martes, 6 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETA-Zuzenketa

Pasaden astean azken proiektuko lehenengo zuzenketa egin genuen.
Taldeka jarri ginen eta klasekideen artean gure proiektua azaldu behar izan genuen eta gero irakasleei.
Zuzenketa ondoren zenbait aldaketak egin ditut nire proiektuari, baina hasierako esentzia mantenduz.
Etxearen norabidea aldatu dut, pixka bat simetriarekin apurtzeko, gainera aparkalekua orain ez dago lur azpian, baizik eta etxearen ondoan.
Estudioa hezirantz mugitu dut eta horrela bezeroak kanpotik sartzen dira eta ez dira familiaren lekutik pasatzen.
Plantak ere aldatu ditut pixka bat, lehenengo solairuan sabai bikoitza dagoen lekuan egongela jarri dut eta sukaldearen ondoa jangela kanpoko patio batera ematen duena eguraldi ona egiten duenerako.
Sabai bikoitza egin dudanez, hirukoitza ordean, azkenengo solairuan terraza bat egin dut.
Nire ideia, guztia kristalez eta harriz egitea denez, inguruko hezia baita egin dut kristalezkoa eta harrizkoa.
Hemen uzten dizuet etxearen oinak, inguruaren oina eta etxearen irudi bat.

Irudia:


Etxearen oinak:


Inguruko oinak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario