martes, 29 de octubre de 2013

4. ARIKETA Logela

Hirugarren proiektu honetan logela bat egiteko proposatu digute.
20m2-ko gela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu beharko da. Eskatzen den programa onakoa delarik:
-Bakarkako ohea
-Mahaia
-Armairua
-Apalategiak
-...
Laukiluze baten oinarria duen gelan, alde luzearen albo batean sarrerako atea jarriko da. Kontrako aldea fatxada batekoa izango da, eta beste bi hormak berriz, itsuak izango dira.
Ariketa honen helburuak:
-Arkitekturaren dimentsioen hastapena.
-Espazio zerbitzaileak eta zerbitzatuak bereiztea.
-Banaketa eta kontzepzioa.
-Espazio bisual,espazio erabilgarri eta beren arteko erlazioa.

Hau dana kontuan artuta urrengo logela sortu dut:
-Goitik ikusita:
 -Bi aldetik ikusita:












-Lehiotik ikusita:


-Logela utzik eta erabilitako altzariak:





sábado, 19 de octubre de 2013

3. Nire logela


Egun hauetan denbora gehiago pasatzen dut Donostiako erresidentziako logelan etxekoan baino.
Donostiako logela inpertsonala eta besteak bezala zela iruditu zitzaidanez nire gauzekin bete nuen eta paretetan argazkiak eta poster bat jarri nituen kolore gehiago emateko.
Esan dudan moduan Donostiako logela nire gauzekin betetzerakoan Algortakoa (bizi naizen herria) ia-ia hutsik geratu da.
Baina nire logela, hoberen sentitzen naizen lekuetariko bat da, nahi dudana egin dezaket, irakurri, marraztu (horri batean edo paretan), erlaxatu edo lagunekin denbora pasa. Nire pertsonalitatearen ispilua da, nik nahi dudan moduan dekoratua dut, nire barrutik atera diren gustoak espresatzeko modu bat izan da. Ondo pasatzeko espazio bat da ere, baina, baita ikasteko toki aproposa, mahai handi bat baitut nire gauzak ordenatuta mantentzen ere laguntzen didana.
Baina nire logela ez da beti logela bat izan.
Duela bost urte bihurtu zen nire logela, logela bihurtu aurretik, maletak, eskiatzeko arropa eta etxean nahi ez genituen gauzak uzteko erabiltzen genuen.
Gero logela egiten hasi ginen eta hortik aurrera, behin baino gehiagotan aldatu ditut lekuz logelako altzariak nire gustora jartzeko, baina beti feng-sui estiloa mantentzen energia espaziotik ondo zirkulatzeko (nire izekoren ideia izan zen estilo hori jarraitzea). Paretak margoztu nituen ere, eta oraindik ere, noizbehinka, margoztu egiten ditut.

Gustatzen ez zaidan gauza bakarra, argi natural askorik sartzen ez dela da, lehio bakarra dago, beraz, argia beharrezkoa denean argi artifizialak pizten ditut eta listo.


martes, 8 de octubre de 2013

2. Ariketa EGURREZKO ETXEA

Hirugarren astean bigarren proiektua aurkeztu ziguten: egurrezko etxetxo bat egitea, 10 metro karratukoa eta 1/20 eskalan. Loturak modu berezi batean egin behar genuen hurrengo argazkietan ikusiko duzuen moduan.
 Prozezuan:
 

 Amaituta:

LOTURAK



 Erdia bakarrik egiteko esan ziguten barruko estruktura eta loturak ondo ikusteko.



Behin betiko maketan teilatuan aldaketak egin ditut, aurreko maketan egindako teilatua ez zegoelako ondo.





Bistak: