martes, 24 de septiembre de 2013

1. Ariketa PAPIROFLEXIA

Duela bi aste proiektuetako klasean orri bati tolesduren bidez zurruntasuna ematea eskatu ziguten mugikor bat eutsi zezan, eta saiakerak egiteko egunkari paper bat eman ziguten.
Hasieran ez nekien nola egin, horregatik burutik pasatzen zitzaidan guztia egiten saiatzen nintzen baina ez zen mantentzen tolesdurak ez nituelako ondo planteatzen, gainera egunkari orria oso fina zen.

Aste bat eman ziguten etxean gure proiektuak garatzeko baina oraingoan paper normal batekin.
Zenbait proiektu ikusi ondoren nire ideiak garatzen hasi nintzen eta proiektu bat lortu nuen eskala txikian, orduan Din A2 batera pasatu behar izan nuen.
Proiektu hau punta batzuen gainean mantentzen zen harren mugikorra eusteko ahalmena zuen.


Irakasleak proiektua ikusi ondoren beste bat egiteko edo gure proiektuari hobekuntzak egiteko eskatu ziguten eta zenbait proiektu egin nituen.


Ezkerreko proiektua orria diagonaletan tolestuta dago, zer nolako efektua ematen duen ikusteko eta eskuinekoa paraleloetan eginda dago.


Proiektu honi karkola itxura eman nahi nion baina ez nuen lortu.
Lau saiakera hauen ostean behin betikoa lortu nuen:





Autobus geltoki baten estalki bezala ikusten dut nire proiektua.