martes, 26 de noviembre de 2013

5.Bi ikaslerentzako bizilekua

Tailer bateratuan bi ikaslerentzako bizilekua egin behar dugu eta proiektuko klasean gure bi solairuen ideia 1/50 eskalan, gure bizilekua eta  kokatuta dagoen lekuaren bistak 1/100 eta maketa baita 1/100 eskalan egin behar izan dugu gure proposamena azaltzeko.
Inguruko gauzak mugitu ahal genituen behar izaterakoan, lorategia ,bizilekua , arkitekturako eskola eta hiru fakultateren artean dagoen lorategia harremana sortzeko edo kontuan izanez.
Proposamenean bi ikaslerentzako logela pribatuak, komun bat, ikasteko leku bat, bizikletak uzteko espazio bat eta eskailera bat eduki behar zuen, gero datu haiekin gure ideia egin dugu.
Nik bizilekua egiteko ematen ziguten espazio mantendu dut eta kubo itxura du.
Eskailerak kokatuta dauden paretan leiho handi bat jarri dut lehenengo pisuko lurretik bigarren pisuko goialderaino, bizilekua kokatuta dagoen lorategia barrura sartzen dela iruditzeko eta horrela espazio handiago daukala iruditzen da.

Hona hemen nire proposamena:
Maketa:










Planoak:




Influentziak:
Eco Arquitectura liburutik zenbait ideia atera ditut:
Lehio handiak argia sartzeko eta espazioak aprobetxatzeko aukera bat.




Komuneko bainuontzia antzinako bainuontziak bezalakoa da:


Eta eskailera hurrengo argazkiaren bariazioa egin dut. Burdinezkoak dira bizilekuak daukan zutabeak bezala kontinuitate bat emateko.

                                                                                                                                                         

martes, 5 de noviembre de 2013

4.Ariketa. Logela 2.0


 Hiru aste hauetako proiektuaren entrega da eta pasaden astean irakasleek esandako hobekuntzak, aldaketak eta ideiak kontuan hartuta nire proiektua egin dut.
Irakaslek esandako aldaketei esker logelan espazio gehiago izatea lortu dut altzariak lekuz aldatuz edo hormen materiala aldatzen, adibidez komuneko hormen goiko erdia kristalez eginda dago horrela zabaltasun eta argitasun sentsazioa lortu dut.
Gelako altzariak mugitzerakoan apalak ez zitzaidan sartzen horregatik armairuko alde bat apal batzuk jartzeko erabili dut.
Lehenengo astean egindako maketaren leihoak txikiak zirela iruditu zitzaidan horregatik leiho handi bat jarri dut ia-ia paretaren alde batetik bestera doana eta holan argitasun asko sartzen da, gainera komuneko hormak kristalezkoak direnez argia baita sartzen da komunera.
Hemen uzten dizuet argazkiak:

-Goitik ikusita:
 -Bi ikuspuntu ezberdin:




-Lehiotik barrura ikusita:



-Bistak (Ezkerreko aldean, goian goiko bista, behean albo luzetik ikusita eta eskumakoa alde laburretik ikusita): 
 -Ebaketa:


-Axonometria bi aldetik ikusita: