jueves, 22 de mayo de 2014

ETXEBIZITA-ESTUDIOA ONDARRETAN. Entrega finala

Aurreko hiru astetan zehar gure proiektua zuzentzen eta hobetzen joan gara.
Astearte honetan azkenengo entrega egin dugu azterketa baino lehen.
Azkenengo entregarako zenbait estalki jarri ditut kanpoan egon ahal izateko, sarrera beste aldera mugitu dut eta modu horretan lorategi nagusia pribatutasun handiago lortzen du.
Azkenengo solairuko logela aldatu dut distribuzioa.
Gainera zenbait eskuzko marrazki egin ditut pertsona baten ikuspuntua ikusteko.
Nire bi influentziak mantendu ditut, Esherick House eta Villa GM, baina nire hasierako proiektuarekin asko aldatu dut.
Hemen uzten dizuet nire proiektuaren planoak, maketa eta irudiak:
Planoak:








Maketa:







miércoles, 14 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETAN 2.zuzenketa

Aste honetan azkenengo zuzenketa egin dugu.
Taldeka jarri gara eta bakoitza gure taldeari kontatu diogu gure proiektuaren ideia.Gero irakasleak zenbait proiektu zuzendu dituzte klase osoaren aurrean eta geroago beste guztiak zuzendu ditugu.
Pasaden astetik hona zenbait aldaketa egin ditut, adibidez egongelari metro bat luzeagoa egin dut eta jangela eta sukaldea elkarrekin jarri ditut, jangela kanporantz ematen du, terraza moduko alde batera.
Kotxeen sarrera eta ibiltarien sarrera elkarrekin jarri ditut, modu onetan lorategi printzipala bide gabe geratzen da.
Sarreratik tejabana bat bezala egin dut etxe guztia inguratzen duena eta estudioan amaitzen dena kontinuitate bat emateko.
Hemen uzten dizuet planoak eta maketa:
-Planoak:
-Kokapen Planoak:
  1/500

1/200

Oinak:


Altxaerak:


Ebaketak:


Maketa:






martes, 6 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETA-Zuzenketa

Pasaden astean azken proiektuko lehenengo zuzenketa egin genuen.
Taldeka jarri ginen eta klasekideen artean gure proiektua azaldu behar izan genuen eta gero irakasleei.
Zuzenketa ondoren zenbait aldaketak egin ditut nire proiektuari, baina hasierako esentzia mantenduz.
Etxearen norabidea aldatu dut, pixka bat simetriarekin apurtzeko, gainera aparkalekua orain ez dago lur azpian, baizik eta etxearen ondoan.
Estudioa hezirantz mugitu dut eta horrela bezeroak kanpotik sartzen dira eta ez dira familiaren lekutik pasatzen.
Plantak ere aldatu ditut pixka bat, lehenengo solairuan sabai bikoitza dagoen lekuan egongela jarri dut eta sukaldearen ondoa jangela kanpoko patio batera ematen duena eguraldi ona egiten duenerako.
Sabai bikoitza egin dudanez, hirukoitza ordean, azkenengo solairuan terraza bat egin dut.
Nire ideia, guztia kristalez eta harriz egitea denez, inguruko hezia baita egin dut kristalezkoa eta harrizkoa.
Hemen uzten dizuet etxearen oinak, inguruaren oina eta etxearen irudi bat.

Irudia:


Etxearen oinak:


Inguruko oinak: